Jose Vega txirrindulari kolonbiarrak Eulenekin jokatuko du aurten

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 12a, 18:00
Martxotik aurrera izango da Eulen taldean Jose Vega txirrindularia. (Jira-Bira)

Martxoan egingo du bat Eulen taldearekin, eta denboraldi amaierara bitartean izango da bertan. Bederatzigarren egin zuen Kolonbiako txapelketa nazionalean, 23 urtez azpiko kategorian.

Zarauzko Eulen txirrindularitza taldeak otsailaren 2an eman zion hasiera denboraldi berriari, Pirineo atlantiarretako Léssor Basque lehiaketan. Taldeko 10 txirrindularik parte hartu zuten bertan: Haritz Erasunek, Gaizka Gurrutxagak, Azkarate anaiek, Joseba Lopezek, Jon Ibarluzeak, Sarasola anaiek, Mikel Jakak eta Aritz Kortabarriak.

Jira-Bira klubak atzo, asteartea, jakinarazi zuenez, aurki taldekide berri bat izango dute Eulenen: Jose Vega kolonbiarra. Vegak bederatzigarren egin zuen Kolonbiako txapelketa nazionalean, 23 urtez azpiko kategorian. Martxoan hasi eta denboraldi amaierara arte izango da taldean.