Hondartza Futbola 2018-2019

Zarauzko Kirol Sariak emango dituzte hurrengo ostegunean

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 14a, 18:00
Hurrengo ostegunean izango da 2019ko Kirol Gala.

Zarauzko Udalak 2018. urteko Kirol Saridunak aukeratu ditu dagoeneko. Modelo aretoan izango da gala, hurrengo ostegunean. Hona hemen kategoria guztietako irabazleak.

Zarauzko Udalak hurrengo ostegunean, otsailak 21, banatuko ditu 2018. urteko Kirol Sariak. Modelo aretoan izango da gala, 19:00etatik aurrera. Udalak kategoria guztietako aurtengo Kirol Saridunak erabaki ditu jada. Hona hemen:

  • Emakumezko kirolari onena: Nadia Erostarbe surflaria
  • Gizonezko kirolari onena: Mikel Lopetegi harri-jasotzailea
  • Emakumezkoen talde onena: hondartza futboleko neska taldeak
  • Gizonezkoen talde onena: Badok 13ko arraunlariak
  • Kirol babesletza: Txanela eta Kupela tabernak
  • Entrenatzaile onena: Ana Calvo gimnasia erritmikoko entrenatzailea
  • Kirola bizi saria: Enrike Kortajarena halterofiliako entrenatzailea
  • Aipamen bereziak: Bittor Uyarra eta Igor Izulain