Jon Aizpuruak irabazi du Azkoitiko Udazkeneko Tenis Txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 16a, 16:33
Txapelketako finalistak eta antolatzaileak, gaur, tenis pistetan. (Txerloia Tenis Kluba)

Txerloia tenis klubak antolatzen duen Udazkeneko Txapelketako finalak jokatu dituzte gaur, larunbata, eguerdian, Azkoitiko Txerloiako tenis pistetan. Eguraldia lagun izan dutela jokatu dituzte norgehiagokak, eta Txapelketako Quick finalean Jon Aizpurua zarauztarra izan da garaile, Eneko Etxaniz azkoitiarraren aurrean, 4-6, 6-3 eta 7-5 emaitzarekin nagusituta. 

Final nagusian, berriz, Inko Mujika nagusitu zaio Mikel Landa azpeitiarrari, honako emaitzarekin: 2-6, 6-3 eta 6-2.

Abenduaren 1ean hasi zuen klubak txapelketa, eta ordutik, hainbat partida jokatu dute kirolariek Txerloiko pistetan. Gizonezkoen absolutuen mailako bananako txapelketa da larunbatean amaituko dena, eta kanporaketa moduan jokatu dituzte neurketak.