Irudietan: Txupinazoarekin abiatu dituzte Zarauzko Inauteriak

Zarauzko hitza 2019ko mar. 2a, 13:11

Neguetxea irekitzearen aldeko elkarretaratzea egin dute Modelo aretoaren sarreran, inauterietako txupinazoan.

Giro ederrean eman diete zarauztarrek hasiera Inauteriei. Aurtengoan, Ttak teatroaren antzerkitxoarekin abiatu dute festa, eta Kalean txarangaren doinuek alaitu dute ekitaldia.

Horrez gain, jaiaren hasieran izan da aldarrikapenerako tarterik ere, Neguetxea irekitzearen aldeko elkarretaratzea egin baitute hainbat gaztek Modelo aretoaren sarreran, txupinazoa botatzen ari ziren bitartean.