Zarauzko eta Usurbilgo musika eskoletako ikasleek kontzertua eskainiko dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 11a, 10:30

Sokazko instrumentuak, perkusioa eta musika klasikoa ikasten duten gazteen emanaldia izango da, Imanol Urbieta eskolako aretoan. Zarauzko eta Usurbilgo eskolen arteko harremana sendotzea da egitasmoaren helburua.

Ostegun honetan, martxoak 14, kontzertua eskainiko dute Zarauzko Imanol Urbieta eta Usurbilgo Zumarte musika eskoletako ikasleek. Hain zuzen ere, sokazko instrumentuak, perkusioa eta musika klasikoa ikasten duten gazteen emanaldia izango da, eta besteak beste, Haendelen, Tchaikovskyren, Gardelen eta Butterworthen obrak joko dituzte. Antolatzaileen arabera, eskolen arteko harremana sendotzea da egitasmoaren helburua,

Imanol Urbieta eskolako aretoan izango da kontzertua, 19:00etan hasita. Doako saioa izango da, eserleku kopurua bete arte.