Gipuzkoako halterofilia txapelketa jokatuko dute larunbatean Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 13a, 15:00
ZKE halterofilia taldekoek antolatu dute Gipuzkoako halterofilia txapelketa.

Hainbat kategoriatako parte hartzaileak lehiatuko dira larunbatean: juniorrak, 15 urtez azpikoak, 17 urtez azpikoak, unibertsitate kategoriakoak eta teknikakoak.

Larunbat honetarako, martxoak 16, Gipuzkoa mailako halterofilia txapelketa antolatu du ZKE halterofilia taldeak. Hainbat kategoriatako parte hartzaileak lehiatuko dira larunbatean: juniorrak, 15 urtez azpikoak, 17 urtez azpikoak, unibertsitate kategoriakoak eta teknikakoak.

Aritzbatalde kiroldegian izango da txapelketa. Lehenengo txandan, teknika lehiaketa izango da. 10:30ean irekiko dute kategoria horretan parte hartzeko izen-ematea, eta 11:00etan emango diote hasiera norgehiagokari. Zizurkilgo Danok Danena eta ZKE halterofilia taldeetako kideek neurtuko dituzte indarrak.

Bigarren txandak barnebilduko ditu gainontzeko lau kategoriak. 10:30etik 11:30era izango da pisaketa, eta 11:45ean hasiko da txapelketa. Sari banaketa 12:45ean izango da, Aritzbatalde kiroldegian.