Artearen eta erlijioaren arteko harremana aztertuko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 14a, 13:00

Erlijio bakoitzak jainkoak eta espiritualtasuna nola irudikatzen dituen ikusiko dute ostiral honetako Aula/Gela saioan, artearen bidez. Besteak beste, Meskita Urdina eta Macarenako Ama Birjina izango dituzte hizpide.

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren aste honetako saioan artearen eta erlijioaren arteko harremana aztertuko dute. Antolatzaileen arabera, "historian zehar, gizakiak artea erabili du bere jainkoak irudikatzeko". "Erlijio bakoitzak bere modura azaltzen dituela" ikusiko dute hurrengo Aula/Gela saioan: "Esaterako, Islamean kaligrafia erabiltzen dute Meskita Urdineko paretak apaintzeko. Sevillako Macarenako Ama Birjina bezalako irudi erlijiosoak espiritualtasunaren ikurrak dira".

Ostiral honetan, martxoak 15, izango da saioa, 18:00etatik aurrera Photomuseumen.