San Jose jaietako I. Artisau Azoka izango da igandetik aurrera

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 15a, 12:00

Nahia elkarteak antolatu du azoka aurrenekoz, eta Lege Zaharren enparantzan kokatuko dute.

Nahia elkarteak San Jose jaietako I. Artisau Azoka antolatu du aurten, aurrenekoz. Igande honetan, martxoak 17, emango diote hasiera, eta asteartera, martxoak19, arte izango da. Lege Zaharren enparantzan kokatuko dute. Goizez eta arratsaldez egongo da zabalik igandean eta asteartean, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Astelehenean, aldiz, arratsaldez soilik irekiko dute, 17:00etatik 20:30era.