Kulturarteko Azoka egin dute Orokietan

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 15a, 12:53

Ongi etorri eskolara dinamikaren barruan antolatu dute Kulturarteko Azoka. "Aukera paregabea izan zen eskola osatzen duten kultura desberdinak ezagutzeko", adierazi dute antolatzaileek.

Atzo, osteguna, Kulturarteko Azoka egin zuten Zarauzko Orokieta Herri Eskolan. Ongi etorri eskolara dinamikaren barruan prestatu zuten eguna, eta "aukera paregabea izan zen eskola osatzen duten kultura desberdinak ezagutzeko", antolatzaileen arabera.

"Munduko kultura anitzak azokaren bidez ezagutu genituen", azaldu dute; esate baterako, Nikaraguak, Errumania, Frantzia, Euskal Herria, Siria, Maroko eta Grezia izan zituzten hizpide. Azokaren ostean, ikasitako edukia azaldu zuten bertaratu zirenek, galdera-erantzunez osatutako jolas baten bidez.

Irudiak: Orokieta Herri Eskola