Elikadura eta kirola izango ditu hizpide Jorge Garcia-Dihinx-ek

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 15a, 20:00

Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren barruan, Dieta eta ariketa. Gizentasunaren kudeaketa berria hitzaldia antolatu dute saskibaloi sailak eta Pagoeta Mendizale Elkarteak.

Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte bete ditu aurten: "Zarautz Kirol Elkarteak 2019 urte berezia izango zela iragarri zuen, eta ekintza bereziek lekua hartzen jarraitzen dute Zarautzen", adierazi dute.

Martxoaren 20rako, asteazkena, hitzaldi berezia antolatu dute saskibaloi sailak eta Pagoeta Mendizale Elkarteak. Elikadura eta kirola izango ditu hizpide Jorge Garcia-Dihinx-ek: gastroenterologian eta nutrizioan aditua da, eta Dieta eta ariketa. Gizentasunaren kudeaketa berria hitzaldia eskainiko du.

Antoniano aretoan izango da saioa, 19:00etan hasita, eta gazteleraz egingo du Garcia-Dihinx-ek. Saskibaloi sailak prestatutako hitzaldi zikloaren lehenengo saioa izango da.