Infantil eta alebin mailako txirrindularitza lasterketak izango dira asteburuan

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 18a, 15:28

Asteburu honetan Zarautzen lehiatuko dira txirrindulari alebin eta infantilak. Bertan izango dira Zarauztarra taldeko txirrindulariak ere.

Martxoaren 23an, larunbata, Zuberoa eta Herrikosoro kaleen artean izango dira lasterketak. 16:30ean alebinak hasiko dira (11-12 urte) eta amaitzen dutenean infantilen txanda izango da (13-14 urte). Neskak eta mutilak batera aterako dira errepidera, eta sailkapenetan bereiztu egingo dituzte.