Uretako sorospen ikastaroa eskainiko du Gurutze Gorriak

Zarauzko hitza 2019ko mar. 19a, 11:41

Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak uretako sorospen ikastaro berria antolatu du. Martxoaren 30ean hasiko dira saioak.

Uretako sorospen ikastaroan uretan eta itsasoan sorospena emateko teknikak lantzen dira eta hondartza eta itsas-ingurua hobeto ezagutzen ikasten da. Ikastaro hau egiteko 18 urte beteak izan behar dira eta ezinbestekoa da hondartzan sorosle moduan lan egiteko.

Informazio gehiago lortzeko edo ikastaroan izena emateko 610 10 28 72 telefono zenbakira deitu daiteke edo zarautz@cruzroja.es helbidera idatzi.