2019/03/22 20:00

Zinema

Zinegoak: 'Monument Van Trots'

Zinegoak: 'Monument Van Trots'
Modelo aretoa, Zarautz

Martxoaren 22an, ostiralean, Monument Van Trots filma ikusteko aukera izango da Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. Sebastian Kesek zuzendutako 83 minutuko lana da Monument Van Trots (Herbehereak, 2017).

Sinopsia: Hainbat hamarkadatan, LGTBIQ+ kolektiboak munduan izan duen lagunik onenetariko bat izan da Holanda. Baina, nola garatu zen gayen emantzipazioa Herbehereetan? Nola igaro zen XVIII. mendean sonoditak hiltzen dituen herrialdea izatetik gayen arteko ezkontza legeztatu zuen munduko lehen herrialdea izatera 2001ean? Harrotasunaren Oroitarria dokumentalak Herbehereetako iraultza arrosaren iraganeko eta gaur eguneko historia kontatzen digu, zentsurarik gabe. Eskubideak bereganatzea oso zaila da; galtzea, ordea, oso erraza. Dokumental honek hunkitu eta asaldatu egingo gaitu, izan ere, gogora ekartzen ditu gure historia europarraren zati bat eta bizikidetza nagusitzen den gizartetan sortutako aktibismoa.