Irudietan: Minbiziren Aurkako Eguna ospatu dute gaur Zarautzen

Zarauzko hitza 2019ko mar. 23a, 14:15

Zarautz minbiziaren aurka lelopean ibilaldi girotua egin dute goizean, eta Musika Plazan ekitalditxoa egin dute ondoren.

Urtero Gipuzkoako herri batean egiten dute Minbiziaren Aurkako Eguna festa giroan, eta aurten Zarauzko AECCren egoitzak eta Zarauzko Udalak antolatu dute jardunldia. Asteazkenetik gaur arte Zarautz minbiziaren aurka lelopean egin dituzte hainbat ekintza herrian, osasuna bultzatzeko eta herritarrak minbiziaren prebenitzioarekin kontzientziatzeko.

Gaur esaterako, goizean ibilaldi girotua egin dute Argiñano Jatetxearen aurretik Musika Plazara arte. Bertan, ekitalditxoa egin dute eta Zarauzko alkate Xabier Txurrukak Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriari pasa dio lekukoa, urrian Azpeitian egingo baitute Minbiziaren Aurkako Eguna.

Horrez gain, herriko hainbat txokotan tailer eta jarduera desderdinak izan dira goiz-eguerdi partean.