Muno-Muno bikoteak irabazi du Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 25a, 18:00
Ostiraleko irabazleak beren garaikurrekin. (Zurekin Ostalari Elkartea)

Pasa den ostiralean jokatu zuten Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketako finala, Kulixka jatetxean. Afalosteko Mus Azkarra Azpeitiko Jose Antonio Bereziartua eta Marijo Bereziartua anai-arrebek irabazi zuten.

Muno-Muno azpeitiarrak gailendu ziren pasa den ostiralean jokatutako Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketako finalean. Beraiek eraman zuten, beraz, 6.000 euroko saria etxera.

50 lagun inguru elkartu ziren Kulixka jatetxean afaritan, eta afalostean Mus Azkarra jokatzeko aukera izan zen. Horretan ere azpeitiarrak izan ziren nagusi, hain zuzen, Jose Antonio Bereziartua eta Marijo Bereziartua anai-arrebek irabazi baitzuten afalosteko txapelketa.