Eulen txirrindularitza taldearen aurkezpena egingo dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 26a, 13:15

Modelo aretoan izango da aurkezpen ekitaldi ofiziala, eta aurtengo denboraldian Eulen taldea osatzen duten txirrindulari guztiek parte hartuko dute.

Zarauzko Jira-Bira txirrindularitza klubak, Eulen enpresaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, aurtengo denboraldiko Eulen taldea aurkeztuko du ostegun honetan, martxoak 28. Modelo aretoan (Zigordia kalea, 1) izango da txirrindularitza taldearen aurkezpen ekitaldi ofiziala, 19:00etan. Taldea osatzen duten txirrindulari guztiek parte hartuko dute, 3 urtez gizarte eta kirol konpromisoa betetzen lemapean.

Pasa den asteburuan Laukizko (Bizkaia) eta Lizarrako (Nafarroa) lasterketetan izan dira Euleneko kideak, eta 14. postua lortu dute bietan. Datorren asteburuan, aldiz, Gorlara egingo duten igoeran lehiatuko dira, Bergaran (Gipuzkoa).