Eman diote hasiera Udaberri Asteari

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 26a, 16:30

Zarauzko Jubilatuen Elkarteak aste osorako egitaraua antolatu du, eta besteak beste, txapelketak, lehenengo junta osatu zuten kideei zuzendutako omenaldia eta bazkaria izango dira. Hona hemen egitaraua osorik.

Atzo, astelehena, hasiera eman zioten Udaberri Asteari: karta txapelketa abiatu zuten, eta bingoa ere izan zen. Aste osorako egitaraua antolatu du Zarauzko Jubilatuen Elkarteak, bazkideei zuzenduta. Gaur, asteartea, toka txapelketa egin dute goizean; eta arratsaldean, karta txapelketari emango diote jarraipena.

Bihar ere jarraituko du egitarauak. Hona hemen datozen egunetarako prestatu dituzten egitasmo guztiak:

Martxoak 27, asteazkena

  • 10:30. Igel txapelketa
  • 16:00. Karta txapelketa

Martxoak 28, osteguna

  • Bisita gidatua
  • 16:00. Karta txapelketako eta jokoetako finalak
  • 18:00. Bingoa

Martxoak 29, ostirala

  • 11:15. Lehenengo junta osatu zuten kideei omenaldia. Udaberri Abesbatzaren emanaldia eta sari banaketa

Martxoak 30, larunbata

  • 14:00. Bazkaria Santa Barbara jatetxean
  • Jarraian, dantzaldia

Bihar, asteazkena, itxiko dute larunbateko bazkarirako izena emateko epea. Elkartearen bulegoan egin behar da izen-ematea, 10:00etatik 12:00etara bitartean.