Antzinako zibilizazioetako arte adierazpenei buruzko saio berria izango da gaur

Zarauzko hitza 2019ko mar. 29a, 09:00

Aula kulturaren difusiorako programako saio berri bat izango da gaur. Zibiliazazio handietako arte adierazpenak lantzen jarraituko dute, eta oraingo honetan, kultura desberdinak nahasteak ekarri zituzten aldaketa artistikoez ariko dira.

Portugaldarrak salerosketan aritu ziren japoniarrekin eta nigeriarrekin xvi. eta XVII. mendeetan, eta hala, kultura oso ezberdinen arteko kontaktuak eragina izan zuen beren artean. Horren adibide dira, esaterako, Beningo brontzezko estatuak, El Greco-ren margolan barrokoak edo Johannes Vermeeren koadroak.

Talka horretaz ariko dira gaur Photomuseumen, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.