Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariak hitzaldia emango du datorren astean

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 29a, 11:37

Garzon epailaren aginduz, Eginek Gizarte Segurantzarekin zeukan zorra ordaindu beharko du Garak hiru urteko epean. Herria pobretzen duen espoliazio bat izenpean, "etorkizunera begira" jarriko da Soto.

Baltasar Garzon epailearen aginduz, 1998. urtean agindu zuten Egin egunkaria ixtea. 2003. urtean, Eginek Gizarte Segurantzarekin zeukan zorra Gara egunkariak ordaindu behar zuela ebatzi zuen Garzonek. Gauzak honela, hiru urteko epean, 3 milioi euro ordaindu beharko ditu egunkariak. Eginen zorrari aurre egin behar izatea "prentsa askatasunaren aurkako eraso bat" dela salatu du Garak, eta "espoliazio" gisa definitu du ebazpena.

Iñaki Soto Garako zuzendariak hitzaldia eskainiko du Zarautzen apirilaren 4ean, astelehena. Herria pobretzen duen espoliazio bat izenpean, "etorkizunera begira" jarriko da Soto. 19:00etan emango diote hasiera saioari, Antoniano aretoan.