Parrilako janariaren usainak hartu ditu kaleak

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 30a, 16:03

Zarautz Parrilan ekimenaren barruan, parrilan egindako janaria dastatzeko aukera izan da Lege Zaharren Enparantzan.

Alde Zaharreko kaleek parrilan egindako janariaren usaina hartu dute gaur. Zarautz Parrilan egitasmoaren barruan, Lege Zaharren Enparantzaren aurrean parrilan egindako janaria dastatzeko aukera izan da, baita sagardoa dastatzekoa ere. Arrakasta itzela izan da eta ilara luzeak egin dira pintxoak eskuratzeko. Lumagorri oilaskoa, berdela eta Interkun untxia dastatzeko aukera izan da gaur goizean.

Arratsaldean berriro jarriko dute postua martxan, 18:00etatik aurrera. Oraingoan, Basatxerri saihetsak, berdela, hanburgesa eta txuleta eskainiko dituzte.