Suizidioari buruzko hitzaldia antolatu dute asteazkenerako

Zarauzko hitza 2019ko mar. 31a, 08:30

Biziraun elkarteko kideek suizidioari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute datorren asteazkenean.

Biziraun elkarteak suizidioaren inguruan hitzaldi bat eskainiko du Antoniano aretoan, asteazkenean, 18:00etan. Zarautz, Herri Zaintzailea ekimenaren barruan antolatutako hitzaldia izango da eta Eva Bilbao eta Agustik Erkizia ariko dira hizlari lanetan, suizidioari buruz, "tabuen gainetik". Suzidioaren ondoren, bizitzarekin konpromisoa izena darama hitzaldiak. "Suizidioa errealitate isildua eta ezkutatua da, baina, estatistikek islatutakoa maila handiko arazoa da gure gizartean. Hitz egin dezagun suizidioaz", adierazi dute Biziraun elkartekoek.