Nadia Erostarbe txapeldun izan da Senegalen

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 31a, 15:53
(www.surf30.net)

Qualifying Serieseko absolutu mailako txapelketa bat irabazten duen lehen aldia da Nadia Erostarberentzat. Lehiatutako manga guztiak irabazi ditu Erostarbek, eta beretzat "amets bat" dela adierazi die hainbat hedabideri.

Dakarren (Senegal) egindako Qualifying Series ligako txapelketa irabazi du Nadia Erostarbe surflari zarauztarrak.

Manga guztiak irabazi ditu Erostarbek, Ni Neis Lartigue eta Camille Kamp bezalako surflariak atzean utziz. Garaipenarekin 1.500 puntu irabazi ditu, hala, QSL-n 17. postua lortuz. Erostarbek berak azaldu zuenez, aurtengo denboraldiko bere helburu nagusia liga lehen 25 postuen artean amaitzea da, eta momentuz, bide onetik doa.

Hainbat hedabideri azaldu dionez, "amets bat" izan da txapelketa irabaztea. "Olatuak eta eguraldia zoragarriak izan dira egun osoan zehar eta asko gozatu dut. Oraindik asko daukat hobetzeko, baina ederra da irabaztea. Egindako lanaren fruituak jaso ditut, eta merezi izan du".