Gazte Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko

Zarauzko Hitza 2019ko api. 1a, 18:00

Larunbat honetan izango da Dandak antolatutako Gazte Eguna, eta besteak beste, herri bazkaria izango da Frontoi Txikin. Txartelak Arrano eta Eguzki tabernetan daude eskuragarri.

Larunbat honetan, apirilak 6, Gazte Eguna izango da Zarautzen, Danda Gazte Asanbladaren eskutik. Egun osoko egitaraua prestatu dute: goizean, Polizikletan irteera egingo dute, eta 14:00etatik aurrera, herri bazkaria izango da Frontoi Txikin.

Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, Arrano eta Eguzki tabernetan, 6 euroan. Bazkariaren ostean, Zarakatun batukadak girotuko ditu Zarauzko kaleak, eta 22:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Putzuzulo Gaztetxean: Polybius, Azalera eta Z-Boage.