Malen Urkiri txapeldun izan da Espainiako selekzioen arteko 'boccia' txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 2a, 16:42
Maren Urkiri domina jasotzen. (www.ostadarskt.eus)

Urrezko domina irabazi du Malen Urkirik Espainiako selekzio arteko Boccia txapelketan.

Pasa den asteburuan, Ostadar SKT Inklusioa taldeko hiru kirolarik hartu zuten parte Espainiako selekzioen arteko Gazteen Boccia txapelketan Euskadiko selekzioarekin. Haien artean izan zen Malen Urkiri, eta BC4 mailan, urrezko domina eskuratu zuen zarauztarrak.

Urkiriz gain, Euskal diko selekzioa ordezkatzera joan ziren gainontzeko kirolariek ere lan "txukuna" egin zutela eta, Espainiako taldekako sailkapenean lehen postua eskuratu du Euskadiko selekzioak.