Eguzki gozotan egin dute landare azoka

Zarauzko Hitza 2019ko api. 8a, 13:17

Larunbat eguerdian kolorez eta usain gozoz jantzi zen Zigordia kalea, landareen azokarekin. Eguzkia lagun, jende ugari bertaratu zen loreak eta landareak ikustera, eta baita erostera ere, udaberrian ohikoa denez.