Aspaldiko finalak errepikatu nahi ditu ZKE-k

Zarauzko Hitza 2019ko api. 9a, 09:30

Aurtengo Hondartzako Txapelketako finaletarako sailkatutako taldeekin batera, parte hartuko dute maiatzaren 4ko futbolaren festan duela 25 eta 14 urte jokatutako finaletako taldeek ere.

Maiatzaren 4an izango dira 75. Hondartzako Futbol Txapelketako finalak. Horren harira, Zarautz Kirol Elkarteko Futbol Sailak errepikatu nahi ditu duela 25 urte jokatutako gizonezkoen senior mailako finalak eta duela 14 urte jokatu ziren lehen emakumezkoen finalak. Gizonezkoen kasuan, Elkartearen 50. urteurrenean jokatutako partida berak izango lirateke.

Horretarako, final horiek jokatu zituzten taldeen arduradunak Zarautz Kirol Elkartearekin harremanetan jartzea nahi dute, beraien bulegora deituta (943-83 14 63) edo zke-cdz@zarautz.com helbide elektronikora mezu bat bidalita.