Zarauzko hamar bertsolarik kantatuko dute Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean

Amaia Urbieta Arruti 2019ko api. 9a, 20:00
Sailkapen fasean parte hartuko duten bertsolariak. (GBE)

Maiatzaren 4tik 25era bitartean izango da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. 14 saiotan banatuta, 84 bertsolari ariko dira hurrengo fasera sailkatzeko kantuan; haietako hamar, zarauztarrak.

Irailean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta bertan kantuan nor ariko diren erabakitzeko, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatuko dute 84 bertsolarik, maiatzaren 4tik 25era bitartean. Guztira, 14 saiotan banatuta egongo da lehen fase hau, eta lehian ariko diren bertsolarietatik hamar izango dira Zarauzkoak. Maiatzaren 25ean erabakiko dira irailean Gipuzkoako Txapelketan kantuan ariko diren 34 bertsolariak, zuzenean sailkatutakoekin batera. 34 bertsolari horiek puntuazioaren hurrenkeraren araberakoak izango dira. Alegia, bere saioa irabazten duen bertsolariak ez du ziurtaturik izango txapelketarako txartela. Sailkapen fasearen berri uneoro izateko, webgune berezia perestatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Ondorengoak dira maiatzeko sailkapen fasean kantatuko duten Zarauzko bertsolariak: Beñat Jauregi, Joritz Bastarrika, Markel Eizagirre, Julen Zulaika, Uxue Alkorta, Iñigo Mantzizidor, Aitor Urbieta, Oier Aizpurua, Ainhoa Agirreazaldegi eta Aimar Sorazu.

Maiatzean zehar izango dira 14 saioak, Gipuzkoako txoko desberdinetan; guztiak 17:00etan hasiko dira. Aurtengo berrikuntza izango da bertsolari bakoitzak saio bakarrean abestuko duela, beraz, egun bakarra izango dute txapelketan aurrera egiteko moduko erakustaldia eskaintzeko. Aurreko urteetan bi saio izan ohi zituen bertsolari bakoitzak. Urola Kostako horrenbeste bertsolari egonik, 14 saioetatik bi bakarrik izango dira eskualdeko bertsolaririk gabekoak. Hemen daude ikusgai saio guztiak eta kantuan ariko diren bertsolariak:

Maiatzaren 4an, Asteasuko udaletxean: Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Salegi Martija, Eñaut Martikorena, Aitor Tatiegi Loidi, Maddi Aiestaran Iparragirre, Uxue Alkorta Iturbe.

Maiatzaren 4an, Idiazabalgo Guraso Elkartean: Unai Muñoa Amundarain, Egoitz Eizagirre Aduriz, Txomin Azpiroz De Pedro, Gorka Etxeberria Casqueiro, Iker Ormazabal Ojeda, Iker Letamendia Barandiaran.

Maiatzaren 5ean, Anoetako Mikelasagasti Auditorioan: German Urteaga, Antton Fernandez Lasa, Odei Lopez Larrauri, Beñat Jauregi Etxeberria, Markel Eizagirre Beloki, Eder Iturralde Agirre.

Maiatzaren 5ean, Orioko Kultur Etxean: Asier Azpiroz Iztueta, Oier Aizpurua Olaizola, Urko Egaña Calderon, Andoni Otamendi, Joseba Andoni Agirre Orbegozo, Jokin Irastorza Zabalegi.

Maiatzaren 11n, Mutrikuko Zabiel Kultur Elkartea: Ane Labaka Mayoz, Gorka Maiz Alustiza, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Unai Izagirre Etxeberria, Julen Zulaika Alkorta.

Maiatzarn 11n, Berastegiko udaletxean: Haritz Mujika Lasa, Aratz Igartzabal Bidegain, Mikel Tapia Aierbe, Danel Olano Eizagirre, Libe Goenaga Arrieta, Lierni Rekondo Villaron,

Maiatzaren 12an, Altzoko Batzarremuño Kulturgunean: Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Iban Urdangarin Lardizabal, Manex Astigarraga Bergara, Beñat Torres Lete, Martin Berrizbeitia Zugazagasti, Zigor Iriondo Yarza.

Maiatzaren 12an Lezoko Gezala Auditoriumean: Unai Mendizabal Jauregi, Jon Gurrutxaga Urbieta, Maialen Akizu Bidegain, Iñigo Izagirre Urteaga, Asier Ibarguren Amundarain, Antton Aizpurua Aldape.

Maiatzaren 18an, Zizurkilgo Atxulondo Kultur Elkartean: Maider Arregi Markuleta, Jokin Bergara Eguren, Mikel Iturriotz Etxaniz, Joritz Bastarrika Albisu, Itxaso Piquer Insausti, Oihana Arana Cardenal.

Maiatzaren 18an, Aretxabaletako Zaraia Aretoan: Manu Goiogana Bengoetxea, Endika Igartzabal Murua, Izarne Zelaia Arratibel, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Peru Aiartza Cajaraville, Julene Iturbe Epelde.

Maiatzaren 19an, Errezilgo Herri Eskolan: Jokin Uranga Isuskiza, Imanol Irazustabarrena Garmendia, Adur Gorostidi Urkia, Ion Beloki Arruti, Andoni Mujika Izagirre, Gontzal Belategi Zubia.

Maiatzaren 19an, Legorretako Herri Antzokian: Manex Mujika Amunarriz, Aitor Urbieta Aizpurua, Imanol Lizarazu Illarramendi, Ander Goikoetxea Arana, Aimar Sorazu Roteta, Jon Otegi Odriozola.

Maiatzaren 25ean, Bergarako Seminarixuan: Eli Pagola Apezetxea, Oier Iurramendi Etxeberria, Ane Zuazubiskar Iñarra, Urko Arregi Markuleta, Pello Basurto Arruti, Beñat Mujika Izaguirre.

Maiatzaren 25ean, Donostiako Larratxo Kultur Etxean: Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Zelaia Irazusta, Oier Etxeberria Zubimendi, Josu Ibarguren Elosegi, Haizea Arana Cardenal, Ane Beloki Lopez.

Bertsolariek egin beharko dituzten lanak ondokoak dira:

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso
  • Bakarka, lehen puntua emanda, nahi den doinu eta neurrian, bina bertso
  • Kartzelako lana: binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso

Bertso saioetako sarrerak egunean bertan salduko dira, aretoan. Lehiatila 16:00etan zabalduko dute, eta sarrerak zazpi euro balioko du. Bazkideentzat eta gazteentzat, berriz, kostua bost eurokoa izango da. Bertsozale Elkartetik zehaztu dute gaztetzat hartuko direla 6-16 urte bitartekoak.