Eskatu daitezke Kultura Saileko aurtengo dirulaguntzak

Zarauzko Hitza 2019ko api. 12a, 12:15

Bi deialdi egin dituzte Zarauzko Kultura Sailetik: batetik, "oro har kultura-programei" zuzendutakoa, eta bestetik, "kultura-trukeko eta senidetzeko jarduerei" zuzendutakoa.

Zarauzko Udaleko Kultura Sailak argitaratu ditu jada 2019. urteko dirulaguntzen deialdiak. Bi jardun edo proiektu kultural mota lagunduko dituzte diruz: batetik, "oro har kultura-programak", eta bestetik, "kultura-trukeko eta senidetzeko jarduerak".

Hala, dirulaguntzak eskatu daitezke dagoeneko, Zarauzko Udalaren zerbitzu telematikoen bidez edo Udalaren Erregistro Orokorrean, Etxezabalan (Kale Nagusia, 29).

Hona hemen kultura-programei zuzendutako deialdiaren oinarri guztiak eta kultura-trukeko eta senidetzeko jarduerei zuzendutako deialdiaren oinarri guztiak.