Munoa plaza hartu dute Motxila 21ekoen rock doinuek

Zarauzko Hitza 2019ko api. 14a, 11:30

Atzo, larunbata, kontzertu berezia eskaini zuten Motxila 21 taldekoek eta Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleek. Dibertsitate Funtzionalaren Mahaiak antolatu du emanaldia, Ohikoa da kanpainaren barruan.

Munoa plazan izan zen atzoko hitzordua, 19:00etan. Musika Eskolako ikasleak taularatu ziren lehenengo, eta jarraian, Motxila 21ekoen txanda izan zen. Duela 15 urte inguru sortu zuten proiektua Iruñerrian, eta Down sindromea duten zenbait gaztek eta hainbat boluntariok osatutako taldea da: "Musikaz gozatu nahi izatea da guztiek amankomunean dutena, eta rock zale sutsuak dira guztiak".