Bruselara bidaiatuko dute Zarautz Abesbatzakoek

Zarauzko Hitza 2019ko api. 14a, 14:15

Bi kontzertu eskainiko dituzte Bruselan, Théâtre Royal des Galeries aretoan eta Notre-Dame du Sablon elizan, Bruselako abesbatzakoekin batera.

Zarautz Abesbatzakoek bidaia antolatu dute datorren asterako: Bruselara joango dira, apirilaren 18tik 23ra. Bi kontzertu eskainiko dituzte bertan: Théâtre Royal des Galeries aretoan izango da bata, apirilaren 21ean, Belgikako Udalaren eskutik; eta Notre-Dame du Sablon elizan bestea, apirilaren 22an. Aste Santuko emanaldi berezia izango da Notre-Dame du Sablon elizakoa, eta Belgikako abesbatzakoekin batera abestuko dute zarauztarrek. Javier Egaña arituko da organoan.

Zarautz Abesbatzako kideek azaldu dutenez, hilabeteak eman dituzte bida antolatzen, eta "harreman estuak" sortu dituzte Bruselako hainbat eragilerekin. Duela bost urte jarri zituzten bertara bidaiatzeko proiektuaren lehenengo adreiluak, eta orain "erronka handi" horri heltzeko prest agertu dira.