Dominekin itzuli dira Gipuzkoako Txapelketatik A 3 el Km! taldekoak

Zarauzko Hitza 2019ko api. 15a, 18:00
Eskuinekoa da Tomas Agirre Iraola (A 3 el Km! )

Seniorretan eta beteranoetan bigarren egin dute 5.000 metroko atletismo proban Ibai Beraziertok eta Raul Gomezek. Txapela jantzi du, berriz, Tomas Agirrek oztopodun 3.000 metroko proban.

Atzo, igandea, Gipuzkoako atletismo txapelketak jokatu ziren Donostian, aire librean. Hainbat kirolarik hartu zuten parte, tartean A 3 el Km! taldeko kideek. Eta pozik daude lortutako emaitzarekin.

Izan ere, batetik 5.000 metroko distantzian bigarren egin zuten Ibai Beraziertok eta Raul Gomezek. Seniorretan aritu zen Berazierto, eta beteranoetan, Gomez.

Bestetik, Tomas Agirre Iraola zarauztarra "taldearentzat modalitate berria den" oztopodun 3.000 metroko proban estreinatu zen. "Bere aurreneko proba zen pistan, eta sekulako debuta egin zuen", Gipuzkoako txapela lortu baitzuen.