Haur eta gaztetxoen futbol txapelketak egingo dituzte Astin ostiral eta larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko api. 16a, 12:18
Iazko Jose Angel Iribar Txapelketako partidetako bat (Onintza Lete Arrieta)

XV. Jose Angel Iribar Txapelketa jokatuko dute ostiral goizean kimu mutilek, eta larunbat goizean XIII. Gonzalo Urkia Txapelketa infantil mutilek. Ostiral arratsaldean infantil neskak lehiatuko dira, Emakumezkoen II. Txapelketan.

Urtero bezala, Aste Santuan dator haur eta gaztetxoentzako futbol festa Astiko zelaietara. Jose Angel Iribar Txapelketa jokatuko dute ostiral goizean kimu mutilek, eta larunbat goizean infantil mutilen txanda izango da, Gonzalo Urkia Txapelketarekin. 

Bi txapelketa horiez gain, iaz bezala, aurten ere nesken txapelketa bat egingo dute. Ostiral arratsaldean da hitzordua.

Hauek dira txapelketetako ordutegiak eta parte hartzaileak:

XV. Jose Angel Iribar Txapelketa:

Eguna: Apirilak 19, ostirala.

Ordua: 09:30ean.

Maila: kimuak (2007 eta 2008an jaiotakoak).

Partaideak:

  • UDA Aretxabaleta
  • CD Arnedo
  • Athletic Club
  • Aurrera Ondarroa KE
  • Danena KE
  • SD Euskalduna
  • Lekeitio FT
  • Ordizia KE
  • Orioko FT
  • Real Sociedad
  • Tolosa CF
  • Urola KE
  • Zarautz KE A, B, C
  • Zumaiako FT

Emakumezkoen II.Txapelketa:

Eguna: Apirilak 19, ostirala.

Ordua: 15:30ean.

Maila: infantilak (2005 eta 2006an jaiotakoak).

Partaideak:

  • CD Mariño

  • Goierri Gorri FK
  • Real Sociedad
  • Zarautz KE A
  • Zarautz KE B
  • Zumaiako FT

XIII. Gonzalo Urkia Txapelketa:

Eguna: Apirilak 20, larunbata.

Ordua: 09:00etan.

Maila: infantilak (2006an jaiotakoak).

Partaideak:

  • CD Anaitasuna
  • Aurrera Ondarroa KE
  • CD Baztan
  • SD Euskalduna
  • Lekeitio FT
  • Lengokoak KE
  • Orioko FT
  • Real Sociedad
  • Zarautz KE A

  • Zarautz KE B