EAJk ikurrinaren mosaikoa osatzera deitu ditu herritarrak Aberri Egunaren bezperan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 17a, 18:25

Larunbatean, apirilak 20, ekitaldi politikoa egingo du EAJk malekoian. Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak eta Xabier Txurruka alkateak hartuko dute parte. Aurrez, ikurrinaren mosaikoa egingo dute herritarrekin.

Larunbatean, apirilak 20, ekitaldi politikoa egingo du Eusko Alderdi Jeltzaleak Zarauzko malekoian. 12:00etan Eguzki Lore parean elkartuko dira herritarrei beren mezua helarazteko Xabier Txurruka alkatea, Maribel Vaquero Senaturako hautagaia, Joseba Agirretxea Kongresurako hautagaia, eta Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidentea.

Ekitaldiaren aurretik, Aberri Egunaren bezpera dela eta, ikurrinaren mosaiko bat osatuko dute, eta Zarauzko EAJk herritar guztiak animatu ditu bertan parte hartzera.