Larunbateko ZKEren herri bazkarirako txartelak salgai daude

Zarauzko Hitza 2019ko api. 18a, 20:00
Paella, ukondoa, saltxitxak, postrea eta garagardoa izango da menua

Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurrena ospatzeko, Garagardo Azokan herri bazkaria egingo dute larunbatean. Parte hartu nahi duenak oraindik aukera duela esan dute antolatzaileek, eta jakinarazi dute txartelak salgai daudela Garagardo Azokaren leihatilan.

Larunbatean herri bazkaria egingo da Garagardo Azokaren barruan, ZKEren 75. urteurrena ospatzeko. Txartelak erosteko aukera oraindik badago; garagardo azokako leihatilan eros daitezke, 15 euroan.

Menua honakoa da: paella, ukondoa, saltxitxak, postrea eta garagardoa.