Udal eta Foru Hauteskundeak

Alfonso Santibañez izango da PPren alkategaia

Zarauzko Hitza 2019ko api. 22a, 11:29
Alfonso Santibañez. (@zarautzko)

Maiatzaren 26an egingo diren Foru eta Udal Hauteskundeetako Zarauzko zerrendaburuaren berri eman du Alderdi Popularrak, eta gobernura iritsiz gero hartuko lituzketen zenbait neurri azaldu ditu.

33 urteko Zarauzko bizilaguna da Alfonso Santibañez, Alderdi Popularrak maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hautatutako alkategaia. Kantabriako unibertsitatean Ekonomian lizentziatua, bankuko langilea da duela bederatzi urtetik.

Oraindik zerrenda osoaren berri eman ez duten arren, zenbait hedabideri Zarautzen hartu nahi lituzkeen neurrien berri eman dio Santibañezek. Esaterako, OHZ jaistea, bigarren etxebizitzen gaineko zerga kentzea eta errefuxa eta organikoa botatzeko edukiontzietako txartelen sistema kentzea.

Horrez gain, twitter bidez jakinarazi dute udalean "errespetatzen ez den banderen legea" beteko luketela, hala, "eraikinari dagozkion banderak, neurri egokian eta duintasunez" kokatuz.