Bidegik AP8-ko Astiko zubia eraberritzeko lizitazioa iragarri du

Zarauzko hitza 2019ko api. 22a, 17:00
Eraberritzekotan diren zubia. (@XabiTxurruka)

6.700.000 euro inguruko aurrekontuarekin, Bidegik Asti auzoa zeharkatzen duen AP8 autobidearen zubia eraberritzeko lehiaketa publikoa iragarri du.

Xabier Txurruka alkateak bere twitter kontuan jakinarazi duenez, datozen hilabeteetan Astiko zubia eraberritzeko eskaintzak jasoko ditu Bidegik. Zubitik igarotzen da AP8 autobidea, eta Asti auzoa zeharkatzen du.

Proiektua aurkezteko Bidegik ezarritako aurrekontua 6.700.000 euro ingurukoa da, BEZ barne, eta obren ejekuzio epea, berriz, 39 hilabetekoa.