Stanley Donen izango dute hizpide Photomuseumen

Zarauzko hitza 2019ko api. 25a, 08:30

Aste honetako Aula programaren saioan Stanley Donen artista estatubatuarra izango dute aztergai.

Zinema zuzendaria, koreografoa eta dantzaria izan zen Stanley Donen. Bere lanik ospetsuenak Un dia en Nueva York edo Cantando bajo la lluvia dira, besteak beste.

Saioa, ohi bezala, 18:00etan hasiko da eta doako sarrera izango du.