Irudietan: Errugbia izan da larunbat goizeko protagonista

Zarauzko Hitza 2019ko api. 27a, 13:42

Bi errugbi txapelketa ari dira jokatzen asteburuan Astin, eta hamaika txokotatik etorritako jokalariak zein ikusleak bertaratu dira.

Hemezortzi urtez azpikoen Espainiako errugbi txapelketa ari dira jokatzen Astiko zelaietan. Gaur hasi da txapelketa, eta gaur erabakitzen denaren araberako finalak jokatuko dituzte bihar.

Asti ingurua jendez gainezka egon da gaur goizean. Zelai nagusiko harmailetatik animoak eta ohiuak entzun zitezkeen uneoro, eta zelaien inguruan jende ugari ibili da inguruko partidak ikusten. Askok, kantinan mokadutxoa egiteko ere aprobetxatu dute.

Oraindik dena erabakitzeke badago ere, momentuz, Bera bera eta Vrac taldeak dira beren multzoko sailkapenean nagusi.

Bi txapelketa jokoan

Espainiako txapelketara sailkatutakoak soilik iritsi diren arren, bigarren txapelketa bat ere badago jokoan egunotan. Izena emandako talde orok har dezake parte, eta Zarauzko hemezortzi urtez azpiko taldea bertan izan da. Granadaren aurkako partidan garaipena eskuratu du, 3-7ko emaitzarekin.

Bi txapelketetako emaitzak zuzenean jarraitu daitezke esteka honetan.