Aste honetan irekiko dute Zarauzko Haurreskolan matrikulatzeko epea

Zarauzko Hitza 2019ko api. 29a, 10:50
Ostegunean irekiko dute Zarauzko Haurreskolan matrikulatzeko epea. (Zarauzko Haurreskola)

Ostiral honetan ate irekien jardunaldia egingo dute, 17:30etik 19:30era.

Ostegunean, maiatzak 2, irekiko dute Zarauzko Haurreskolan 2019-2020 ikasturterako matrikulatzeko epea; hurrengo ostiralean, maiatzak 10, itxiko dute. Bestalde, ate irekien jardunaldia egingo dute ostiral honetan, maiatzak 3, 17:30etik 19:30era.

Haurreskolako arduradunen arabera, informazio gehiago beharrez gero, bertako bulegora jo dezakete interesa dutenek, 09:00etatik 16:00etara. 943 835 919 telefonora deitzeko aukera ere badute, edo mezu bat bidali dezakete zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera.