Hondartza Futbola 2018-2019

Kimuek jokatu dituzte Hondartza Futbol Txapelketako finalak

Dorleta Agiriano Lai 2019ko mai. 4a, 14:09

Gaur, maiatzak 4, jokatu dituzte Zarauzko Hondartza Futbol Txapelketako finalak. 10:00etan desfilea egin dute finalista guztiek, Gurutze Gorri paretik abiatuta, itsas pasealekuan barrena. 10:30ean hasi dira norgehiagokak.

Eskolarteko txapelketari dagokionez, lau final izan dira gaur, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako kimuak aritu baitira, neska zein mutil. Hona hemen emaitzak:

  • Kimu neskak 5. maila: Antoniano 5N 2 - 1 Sorgintxoak
  • Kimu mutilak 5. maila: Salleko AM 6 - 2 Orokieta 5 AM
  • Kimu neskak 6. maila: Antoniano 6N 2 - 1 La Salle AN
  • Kimu mutilak 6. maila: Super heroiak 2 - 0 Zaralardi 6M