Jokin Muñozek eta Irene Sanzberrok irabazi dute III. Herri Lasterketa

Dorleta Agiriano Lai 2019ko mai. 5a, 15:17

Gaur jokatu dute Zarauzko III. Herri Lasterketa, eta 200 pertsonak parte hartu dute. Jokin Muñoz soraluzearra izan da helmugara iristen lehena, eta Guillermo Vahl zarauztarrak egin du bigarren, 6 segundoko aldearekin. Ibilbidea osatu duten lehen hiru zarauztarrak ere saritu dituzte.

Gaur, igandea, III. Herri Lasterketa jokatu dute Zarautzen, A 3 el Km! taldearen eskutik. 11:00etan eman diote hasiera probari, Lege Zaharren enparantzan, eta Azken Portu, Itxasmendi, Asti eta beste hainbat auzo zeharkatu ostean, hasitako leku berean amaitu dute. Guztira, 8'2 kilometroko ibilbidea izan da.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Jokin Muñoz soraluzearra izan da helmugara iristen lehena (26:13). Guillermo Vahl zarauztarrak egin du bigarren (26:19), 6 segundoko aldearekin, eta hirugarren postua eskuratu du Lasarteko Raul Gomezek (26:23). Irene Sanzberro irundarra izan da ibilbidea osatu duen lehen emakumea (31:04); Marina Gonzalez irundarra bigarrena (31:12), eta Lourdes Colomo zizurkildarra hirugarrena (32:28).

Bestalde, lehen hiru zarauztarrak ere saritu dituzte gaurkoan; hain zuzen, sailkapen nagusian bigarren gertau den Guillermo Vahl (26:19), Imanol Uranga (27:36) eta Tomas Agirre (27:59).

Hona hemen III. Herri Lasterketako sailkapena osorik