Halterofiliako Euskadiko absolutu txapelketa jokatuko dute larunbatean Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 15a, 08:30

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako partehartzaileak izango dira bertan, eta Euskadiko selekzioa osatuko dute bertako txapeldunekin.

Larunbat honetan, hilaren 18an, halterofiliako Euskadiko absolutu txapelketa jokatuko dute Aritzbatalde pilotalekuan. 14:30ean hasiko dira pisaketekin, eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 45 partehartzaile izango dira (30 mutil eta 15 neska). Haien artean izango dira Ainhoa Larramendi eta Danel Lopez zarauztarrak.

Hiru txandatan jokatuko dute jardunaldia, eta irabazleek Euskadiko selekzioa osatuko dute, ekainean, Espainiako txapelketara lehiatzera joateko.