Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzek Udaberriko Kontzertua emango dute bihar

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 18a, 09:00

Bihar, igandea, Udaberriko Kontzertua izango da San Pelaio auzoan, Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzetako kideen eskutik. Eguraldi ona egiten badu, San Pelaioko parkean izango da emanaldia, 12:00etan, baina txarra egiten badu, San Pelaioko elizara tokialdatuko dute, eta 12:45ean hasiko da.