Irudietan: Bertan behera utzi dute gaurko Haimar Zubeldia klasikoa

Zarauzko hitza 2019ko mai. 19a, 09:09

Gaur, 08:00etan abiatu behar zuten Haimar Zubeldia klasikoa Aritzbatalde kiroldegiaren aurretik, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi dute.

Goizean goizetik euri zaparradak izan dira protagonista. Berez, 08:00etan hastekoa zen Haimar Zubeldia klasikoa, baina Ertzaintzak txirrindularitza proba jokatzea debekatu du, eguraldiaren eraginez errepideetan auto istripu ugari izan direlako goizeko lehen orduetan. Horregatik, bertan behera utzi dute proba.

Dena dela, eguraldiari aurre egin eta 08:00etarako kiroldegi inguruan bildu diren txirrindulariek familia argazkia atera dute Aritzbatalde pilotalekuan.