Gipuzkoa mailako areto futboleko finalak jokatuko dituzte Aritzbatalden, larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 22a, 19:00
3. mailako finalerako sailkatu da Zarauzko taldea. (Zarautz Futbol Sala)

10:00etan hasiko dira partidak, eta egun osoan zehar jokatuko dituzte. Zarauzko taldeak 3. mailako finalerako sailkatzea lortu du, eta IDK Pari Berri AF taldearekin neurtuko ditu indarrak.

Larunbat honetan, maiatzak 25, Gipuzkoako ligako areto futboleko finalak jokatuko dituzte Zarautzen. 10:00etan hasiko dira partidak, Aritzbatalde kiroldegian, eta guztira, sei final izango dira. Zarautz KE taldeak 3. mailako finalerako txartela eskuratu du, eta IDK Pari Berri AF taldearekin neurtuko ditu indarrak, 13:00etan.

Hona hemen Aritzbatalden jokatuko dituzten Gipuzkoako ligako areto futboleko finalak:

  • 10:00. Kadete mutilak: Mondrate CD - Erain
  • 11:30. Jubenil mutilak: Herrikide - Mondrate CD
  • 13:15. Senior mutilen 3. maila: Zarautz KE - IDK Pari Berri AF
  • 16:00. Senior mutilen 2. maila: Pizzeria B17 - Egarri Taberna
  • 17:45. Senior neskak: Ordizia KE - Trintxerpe
  • 19:15. Senior mutilen 1. maila: Jaxki FT - Oiartzun KE