Udal eta Foru Hauteskundeak

Jakin nahi demokraziako lehen udal hauteskundeetan herrian izandako emaitzak?

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 24a, 11:49
Imanol Murua botoa ematen, 1990ean. (zarauzkoartxiboa.org)

1979an egin ziren lehen aldiz udal hauteskundeak Francoren diktadura amaitu ostean, eta Imanol Murua izan zen demokraziako lehen alkatea Zarautzen.

Duela 40 urte ospatu ziren lehen udal hauteskundeak Francoren diktadura amaitu ostean. Orduko panorama politikoa oso desberdina zen oraingoaren aldean. Hala erakusten dute grafikoan ikus daitezkeen alderdiek, kopuruek eta koloreek. Imanol Murua hautatu zuten zarauztarrek alkate lanetarako 1979an, orduan, EAJ alderdia ordezkatuz.