Udal eta Foru Hauteskundeak

Kanpaina itxiera jaia egingo du gaur EH Bilduk

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 24a, 16:38

Gaur amaituko da udal hauteskundeetarako kanpaina, eta bi asteei itxiera emateko festa antolatu du gaurko Zarauzko EH Bilduk.

20:00etatik aurrera Merkatu plazan egongo dira EH Bilduko kideak, kanpainaren itxiera festan. Gonbita luzatu diete herritarrei, eta jakinarazi dute festan jana, edana eta musika eta emanaldiak egongo direla.