'Gallo' dokumentala emango dute ostiralean Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 25a, 18:00

Antonio Diaz Huerta zinegileak Aitor Frantzesena 'Gallo'-ren inguruko ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldian. Orain, Modelon ikusteko aukera egongo da.

Aitor Frantzesena Gallo surflari zarauztarra ardatz duen dokumentala egin zuen Antonio Diaz Huertak duela hilabete batzuk. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen, eta orain, Zarautzen, Modelo aretoan ikusteko aukera izango da.

Maiatzaren 31n, ostiralean, emango dute lehen aldiz, 20:00etatik aurrera. Jakinarazi dutenez, saioan bertan izango dira filmeko protagonistak ere. Larunbatean eta igandean ere izango da ikus-entzunezkoa ikusteko aukera, 17:30etik aurrera.