Udal eta Foru Hauteskundeak

Alkategaiek ere eman dute botoa

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 26a, 12:58

Zarauztarrek ere gaur emango dute udala, Gipuzkoako Batzar Nagusia eta Europako Parlamentua osatzeko botoa. 09:00etan ireki dituzte hautes-mahaiak, eta Xabier Txurruka (EAJ), Itziar Murua (EH Bildu), Alfonso Santibañez (PP), Gloria Vazquez (PSE-EE) eta Ana De Benito (Ahal Dugu-Equoberdeak) alkategaiek bozkatu dute dagoeneko.