Udal eta Foru Hauteskundeak

Hasi dira botoak zenbatzen

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 26a, 20:21

Zarauztarrek ere gaur eman dute udala, Gipuzkoako Batzar Nagusia eta Europako Parlamentua osatzeko botoa. Dagoeneko itxi dituzte hautes-mahaiak, eta bozak zenbatzen hasi dira. Europako Parlamenturako botoak zenbatuko dituzte lehenengo, eta 23:00etan jakinaraziko dituzte.

Espainiako Barne Ministerioak 18:00etan argitaratu ditu parte-hartze datu ofizialak. Ordu horretan, bozkatzera deituta zeuden zarauztarren %58,54ek zuten emana botoa.